Zaharkitze goiztiarra

Zaharkitze goiztiarra

PENTSATU

Kontzeptua XX. mendearen hasieran sortu zen, industria-iraultzarekin, makineriaren garapenarekin eta serieko produkzioarekin batera. Hasieran, kontsumoko ondasunak irauteko sortzen ziren, beren funtzioa betetzen zuten eta ez zeukaten iraungitze-datarik. Fabrikatzaileak konturatu ziren gailuek denbora asko irauten bazuten, gutxiago salduko zutela eta etekin txikiagoak aterako zituztela. Zaharkitze mota askotarikoak dira, aurrerako irakur dezakezunez: zaharkitze programatua edo txertatua; sumatua edo psikologikoa; eta teknologikoa.

Baliabideak (energia, ura, materialak eta abar) alferrik galtzea eta hondakin kopuru handia sortzea dakarren jokabidea da, eta inpaktu garrantzitsua du gizart

BAZENEKIEN...

1932an, Bernard London zaharkitzea legez ezartzearen alde agertu zen, kontsumoa bultzatzeko1. 1954an, Clifford Brooks Stevens-ek, industria arloko diseinatzaileak, Zaharkitze programatua izenburuko hitzaldian, inoiz ezarri ez zen ideia horri berriz heldu zion. 

Horrela hasi zen sortzen “balio ingeniaritza” delakoa; horren arabera, ondasunaren balio-bizitza zehazten da, ekoizpen-prozesuan hartutako erabakien bidez (materialak merkatzea, diseinua eta abar), enpresaren irabazia ahalik eta handiena izan dadin, planetan eta kontsumitzaileen poltsikoan eragiten den inpaktua areagotuz; bitartean, konpontzea gero eta garestiagoa da, gailu berri bat erostea baino garestiagoa: berriz ere, zerbitzu teknikoak gomendatzen ez duelako, ordezko piezarik ez dagoelako, eskuz konpontzea ezinezkoa delako eta abar.

Zaharkitze programatuaren adibide paradigmatikoa bonbillak dira. Edisonek 1881ean jarri zuen merkatuan 1500 orduko iraupeneko lehenengo bonbilla: naturalki burdinez aberatsa zen banbuz egindakoa; 1920ko hamarkadan, 2.500 orduko iraupena izatera iritsi ziren. Livermoren (Kalifornia) Shelby Electric Company-ren bonbilla bat geratu da: 117 urtetik gora daramatza funtzionatzen, etenik gabe, dohaintzan jaso zuten suhiltzaileen etxean. Ironikoa badirudi ere, bere zaintza-kamera (Internet bidez begira daitekeena) zaharkitze programatuaren ondorioz ordezkatu zen. 

Hala ere, 1924ko Gabonetan, Genevan, Phoebus izeneko nazioarteko eta isilpeko kartel bat sortu zen, Osram, Philips, General Electric eta Lámparas Z Espainiako enpresak osatua, bonbillen iraupena 1000 ordura mugatzeko eta denbora luzeagoz irauten duten bonbillak egiten dituenari isunak jartzeko. 1932an finkatu egin zen, eta gero, Estatu Batuetako gobernuak salatu ondoren, hamaika urtez iraun zuen eta isunarekin amaitu zen auzi bat egon zen; hala ere, zaharkitze programatua ez zen desagertu. Praktikan, epaia ez zen aplikatu eta bonbillek kartelak ezarritako denbora irauten dute.

Zaharkitze programatuarekin zerikusia duten kasuak ugari dira auzitegietan. Beste adibide bat, iPod-en epaiketa zen; kontsumitzaileak konturatu ziren bateriak funtzionatzeari uzteko programatuta zeudela, ezin zirela aldatu, eta konponbide bakarra beste iPod bat erostea zela. Salaketa kolektibo bat sortu zen, milaka parte-hartzailerekin; akordio batekin bukatu zen. Ia ez zen konpentsaziorik eman, baina handik aurrera, ordezko bateria bat instalatzeko aukera eman zen; izan ere, bateria berri bat jartzea ala gailu berri bat erostea aukeran eman zen. Elizabeth Pritzker abokatuak General Electric enpresaren aurkako lehenengo kasutik 30 urte igarota jarri zuen Apple auzitegian, eta frogatu zuen lehenengo belaunaldiko bateriak 18 hilabetez irauteko diseinatu zirela. 

Beste adibide bat nylonezko galtzerdiak dira; merkatuan agertu zirenean, apurtezinak ziren arren, urteak pasa ahala, gero eta nylon ahulago batekin egiten ziren; hausten hasi zirenean, salmentak ugaritu ziren.

Halaber, inprimagailu batzuek aurretik ezarritako kopia kopuru jakin batera iritsita funtzionatzeari uzten dion txip bat daukate; beste batzuetan ez da ateratzeko moduko txip bat, material merkeen eta zaharkitze programatuaren nahasketa bat baizik, gure gogoak nolabait antzematen duena; ondorioz, arazo txikiena agertzen bada ere, modelo berri bat erosten dugu, publizitateak eta marketinak moda iragankorrak ("egunean jartzea" eta abar) sustatzen dituztelako.

1954an, Clifford Brooks Stevens-ek honela definitu zuen  antzemandako zaharkitze programatua: “Kontsumitzailearen grina gauza apur bat berriago eta hobe baten behar baino apur bat lehenago edukitzeko”.

ZAHARKITZE MOTAK

  • Txertatutako zaharkitze programatua: fabrikatzaileek, gailuak diseinatu eta ekoizten dituztenean, nahita programatzen dituzte matxurak izateko edo azkar modaz kanpo geratzeko, askotan merkeagoa baita inprimagailu berri bat erostea konpontzea baino, adibidez, kartutxoak dagoeneko fabrikatzen ez badira. 
  • Zaharkitze psikologikoa edo antzemandakoa: produktu bat zahartzat, zaharkitutzat edo modaz kanpokotzat jotzen dugunean, egoera onean badago ere eta ordainik funtzionatzen badu ere. "Trikimailu" erabilienetako bat kanpoko diseinu desberdina duten baina barruan berdinak diren produktuak merkatura ateratzean datza, aurreko modeloa zaharkituta dagoela pentsarazteko. Adibidez, arroparen kasua da. Ohituta gaude moda-enpresa handiek 15 egunero bilduma berriak aurkezten dizkigutela. Horrek esan nahi du arropa hori 15 egun edo hilabete bat igarota modaz kanpo geratzen bada, ez dugula berriz erabiliko eta guztiz zaharkituta geratuko dela, erabiltzen jarraitu ahal dugun arren.
  • Zaharkitze teknologikoa: gailu baten ordez beste bat jartzeko beharra da, besterik gabe, aldaketa garrantzitsurik gabeko bertsio berri bat agertu delako, produktuaren balio-bizitza amaitu ez bada ere. Ohikoa da mugikorretan, tabletetan eta marka ezaguneneko gailu teknologikoetan. Adibidez, mugikorra edo ordenagailua aldatu behar dugunean, aplikazio edo programa bat gure gailuarekin jada bateragarria ez dagoelako.

ONDORIOAK

  • Gizartean: kalitate txarragoko produktu gehiago ekoizten dira garapen bidean dauden ekonomiak dituzten herrialdeetan jarritako fabriketan, non langileen eskubideak eta ingurumena babesteko legedia ez baitira errespetatzen. Ikus "Globalizazioa" fitxa.

Ikus "Ipar-hego harremanak" fitxa.

  • Ingurumenean: baliabide, material eta energiaren gehiegizko erabilerak eta sortzen diren hondakinen kopuru handienek ingurumena hondatzen dute.

Ikus "Kontsumo jasangarria" fitxa.

  • Ekonomian: zaharkitze goiztiarra eragiten duen kontsumismoa kostu ekonomiko altua eta larria da kontsumitzaileen poltsikoentzat, eta galera ekonomikoak eragiten ditu mundu mailan.

Ikus "Askotariko materialak birziklatzea" fitxa.

Ikus "Etxean hondakinak saihestea" fitxa.

Ikus "Ekonomia zirkularra" fitxa.

Ikus "Garantiei buruzko legedi berria" fitxa.

GEHIAGO JAKITEKO...

Zaharkitzeari aurre egiteko baliabideak Luzarkitzea: