Kontsumo Ministerioko Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren helburuetako bat hiritar guztientzako atari bat irisgarri izatea da. Webgune batean irisgarritasuna izatea, bertako orrialdeetako informaziora eta zerbitzuetara sarbidea izatean datza, edonolako desgaitasun edo eragile teknorengatik eman daitekeen inolako muga edo murrizketarik gabe, kontuan izanda Web orrialdeetako informaziora sartzen diren pertsona askok gailu eta testuinguru ezberdinetatik egiten duela. Informaziora sartzen laguntzeko eta errazteko helburuarekin, Web orrialdeek WAI (Web Accessibility Initiative), lantaldeak agindutako jarraibide eta gomendio batzuk bete behar dituzte, W3C (World Wide Web Consortium) partzuergoaren parte dena. Direlako jarraibide hauek izatezko estandar bat osatzen dute Web orrialdeetara irisgarritasun kontuetan. WAIk hiru egiaztatze edo egokitzapen maila ezartzen ditu eta honako hauek dira: 1 maila (A), 2 maila (AA) eta 3 maila (AAA).
Kontsumo Ministerioko Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren Consumópolis Webguneko, www.consumopolis.com, orrialdeak sortzeko erabili diren eduki-txantiloien diseinuan, WAI 1.0 Irisgarritasun Gidalerroak errespetatu dira bere AA mailan. Gomendioak egiaztatzen laguntzeko, WAVE Web Accesibility Evaluation Tool tresna erabili da.
Diseinu bisuala
Consumópolis ataria, www.consumópolis.com, HTML5 eta CSS 3 estilo orrialdeak erabiliz sortu da (joko guneko partea izan ezik, aurreko edizioko joko bilduma izaterakoan flash-en mantentzen dela). Atarira irisgarritasuna hobetzeko, nabigatzaile gehienek ezagutzeko moduko estilo etiketak bakarrik erabili dira. Hauetako zenbaitek jasaten ez dituzten etiketak baztertuak izan dira.
Webgune honen bistaratze zuzena egiaztatu da nabigatzaile nagusien bertsio ezberdinetan eta plataforma ezberdinetan. Atari hau Internet Explorer, Mozilla Firefox, Google Chrome, Safari eta Opera nabigatzaileetarako optimizatuta dago. Consumópolis ataria 1280*800 bereizmenerako optimizatua dago. Bereizmen handiagoko pantaila edukiz gero, baliteke letraren tamaina txikia izatea zenbait kasutan. Atari grafikoa zuzen ikusteko, beharrezkoa da JavaScript exekutatu ahal izatea eta flash erreproduzitzailea.
Dokumentuak jaistea
Web honetatik jaisten diren dokumentu gehienak, PDF formatuan daude. Dokumentu hauek Adobe Acrobat Reader doako aplikazioa erabiliz ikus daitezke.