PENTSATU
Mugikorrak, ordenagailuak, bideo-jokoen kontsolak, tabletak eta abar maiz eta oso gaztetatik erabiltzen dira. Gaur egungo haurrak eta nerabeak interaktiboak dira. Haien ikasteko, jolasteko eta erlazionatzeko era, kasu askotan, haien ordenagailuaren, telefono mugikorraren edo beste edozein gailu elektronikoren pantailetatik pasatzen da.
BAZENEKIEN...
Gailu elektronikoek emisioen aztarna handia eragiten dute eta material asko eskatzen dituzte (plastikoak, kristalak, erdieroaleak), baita eskasak diren metalak eta lur arraroak ere. Gainera, erabili eta botatzeko ohituraren ondorioz, hondakin elektroniko ugari sortzen dira, e-waste delakoa. Europako biztanle bakoitzeko, erabili gabeko 4-5 kg produktu elektriko eta elektroniko metatzen da urtero, zaborrera bota aurretik, WEEE Forum-en arabera; 57,4 milioi tona 2021ean, hau da, Txinako Harresi Handia baino gehiago. Sortzen ez dugun tona bakoitzarekin, bi tona CO₂-ren emisio aurrezten dugu; horregatik, garrantzitsua da zure gailuak zaintzea, konpontzea, berrerabiltzea eta beharrezkoa denean bakarrik erabiltzea, abusatu gabe.
Ikus "Askotariko materialak birziklatzea" fitxa.
Ikus "Etxean hondakinak saihestea" fitxa.
Ikus "Kontsumo jasangarria" fitxa.
Ikus "Aisia eta astialdia" fitxa.
Ikus "Internet" fitxa.
Ikus "Energiaren gastua etxean" fitxa.
Ikus "Posta elektronikoa" fitxa.
INFORMAZIO INTERESGARRIA
TABLETAK
Tableta bat (tablet ingelesez), ordenagailu eramangarri bat da, telefono adimendun edo PDA (laguntzaile digital pertsonal) bat baino handiagoa, ukimen-pantaila batean integratua (sinplea edo ukimen anitzekoa izan daiteke), zeinari funtsean atzamarrez edo luma berezi batez eragiten zaion; horien ordez teklatu birtual bat ere erabiltzen da.
Formatu estandarrak «arbela» (slate) du izena eta ez dauka teklatu integraturik, baina haririk gabe (adibidez, Bluetooth bitartez) edo USB kable baten bidez konektatu ahal zaio.
E-BOOKAK/E-READERRAK (LIBURU DIGITALEN IRAKURGAILUAK)
Liburu tradizional baten bertsio elektroniko edo digitala da. Ekipamendu hauek beste gailu elektroniko batzuekin (esate baterako, tabletekin, ordenagailu eramangarriekin eta mugikorrekin) erkatuta daukaten abantaila da tinta elektronikoko teknologia erabiltzen dutela eta ez daukatela atzera-argiztapenik. Paperezko liburu bat irakurtzearen antzekoa denez, ez du ikusmena ia nekatzen. Gainera, bateria-kontsumoa oso baxua da; izan ere, ekipamendurako ia hautemanezina den kontsumoa baino ez dago, orrialdez aldatzean.
Beste ekipamendu batzuetan ez bezala, haietan autonomia ordutan neurtzen baita, tinta elektronikoa duen irakurgailu batean bateriaren autonomia orrialdetan neurtzen da.
- Irakurketa izugarri errazten die ikusmen-urritasunak dituzten pertsonei. E-reader batzuek berariaz pertsona horientzat diseinatuta daude, baina, nolanahi ere, denek eskaintzen dute testua zenbait letra-tamainatan erakusteko aukera, bai eta ertzean oharrak eta iruzkinak egiteko ere.
- Aurreratuenek kolorea, irudiak eta testua aberasteko modua eskaintzen dituzte, multimedia esteken bitartez (Internet konexioa).
ZER EGIN DEZAKET NIK…?
- Pentsatu ondo zein diren zure beharrak eta aukeratu gailurik egokiena.
- Bildu informazioa bezeroarentzako arretari buruz eta eskaintzen dizkiguten bermeei buruz, eta begiratu ea bizi zaren tokitik hurbil zerbitzu teknikorik baduten, behar izanez gero aparatua konpontzera eraman ahal izateko.
- Erabili pantaila-babesleak, likidoen eta harramazken ondorioz kaltea egiteko aukerak murriztuko dituzu eta.
- Deskargatu aplikazioak gune seguruetatik eta, birusak sartzea ordenagailu edo telefono batean bezain ohikoa izan ez arren, komenigarria da antibirus bat instalatzea.
- Ez pasatu orduak eta orduak gailuei konektatuta, hartu atsedena orduero. Eta horrelako jarduerak benetako munduan egiten direnekin txandakatu (kirola, lagunekin geratu, naturaz gozatu, familiarekin egon eta abar).
- Izan kritikoa jasotzen dituzun mezuekin, batez ere, bortitzak edo sexistak badira, gorrotoa, diskriminazioa edo jazarpena areagotzen badute edo zuretzat, besteentzat, gizartearentzat eta ingurumenarentzat kaltegarriak diren jokabideak bultzatzen badituzte.