Telefono mugikorrak

Telefono mugikorrak

PENTSATU

Espainia telefonia mugikorra onartzeko maila handiena duten herrialdeetako bat bihurtu da Europan. Telefono mugikorrak toki guztietan daude eta, izan ere, 2006ko martxoaren 31tik, telefono mugikorreko linea gehiago daude biztanleak baino Espainian (datu ofiziala). 2021eko urriko datuen arabera, komunikazio pertsonalerako telefonia mugikorreko lineen kopurua, 47.234.254 zen, hau da, barneratze tasa 117,6 linea 100 biztanleko izanik.

Espainian, telefonia mugikorraren fenomenoak gorakada izugarria bizi izan du azken urteotan. Adingabeen artean, zehazki, telefono mugikorraren erabilera % 94ra igo da 15 urteko nerabeen kasuan.

-

Telefonia mugikorraren agerpenak eragin duen iraultza teknologikoari, gainera, horrek ekarri duen fenomeno soziala gehitu behar zaio.

Baina ez dira abantailak bakarrik; erabiltzeak kalitatezko harreman afektiboak eta irakurriaren ulermena galtzea eragiten du, hiperurduritasuna, depresioa, frustrazioa, insomnioa, antsietatea, mendekotasuna edo adikzioa, askotan sare sozialen erabilerari lotutakoak (ikus "Gizarte-sareak" fitxa). Horrez gain, hondakin elektronikoen kopuru handia sortzen du, teknologia kontsumitzea gero eta azkarragoa delako. Azken urteetan, mugikorrarekiko adikzioaren kasu batzuk agertu dira, eta adituak aztertzen ari dira ea mugikorra gazteen droga berri bihur daitekeen.

Baina dena ez dira abantailak. Telefono mugikorraren erabilerak, izan ere, intimitatea galtzea eragin du. Azken urteetan, halaber, mugikorrarekiko adikzioa duten kasu batzuk agertu dira, eta, gaur egun, mugikorrak gazteentzako droga berri bat izan ote daitezkeen aztertzen ari dira adituak.

Hori dela eta, garrantzitsua da ondo erabiltzea, neurriz, eta balio-bizitza ahalik eta luzeena lortzea.

Ikus "Telefono mugikorrak", "Gizarte-sareak" eta "Etxean hondakinak saihestea" fitxak.

BAZENEKIEN...

Telefono mugikor baten eta telefono finko baten arteko desberdintasuna nahasgarria izaten hasten da. Haririk gabeko teknologiei esker, telefono mugikor batek sare finkoa erabil dezake jada, WI-FI estaldura dagoen gune batean aurkitzen denean eta –gunetik irtenda– operadore mugikorraren sareari lotzen zaionean.

DESBERDINTASUN GEHIENAK ASKOTARIKO TERMINAL MUGIKORREN ARTEAN DAUDE

Telefono mugikorrek hainbat aldaera dituzte, ezaugarri zehatzekin. Gailuen bereizgarritasun nagusiak memoriaren edukiera, argazki-kamera eta bere funtzioak dira. Eskaintzen dituzten prestazioak direla eta, honako hauek bereiz ditzakegu:

  • Mugikor konbentzionalak: gaur egun, ahots-deiak egin eta testu-mezuak bidaltzeaz gain, telefono mugikor horiek argazki-kamerak, bideoak grabatzeko aukera, jokoak, alarmak, kalkulagailua eta WAP sarbidea dauzkate.
  • Telefono adimendunak: multimedia gailuen bilakaera dira, Internetera erabat konektatuta daude, IP telefonia, kamera, MP3 erreproduzitzaileak, nabigatzeko sistema eta bideokontsola. Mugikor horiei "adimendunak" edo smartphone-ak deitzen zaie.

Smartphone-a plataforma informatiko mugikor batean eraikitako telefono mugikorra da, datuak biltegiratzeko eta ekintzak gauzatzeko edukiera handiagoa duena, miniordenagailu baten moduan; telefono mugikor konbentzional batek baino konektagarritasun handiagoa ere badu. 

INFORMAZIO INTERESGARRIA

SEGURTASUNA ETA TELEFONO MUGIKORRAK-

Segurtasun-neurriei erreparatzen badiegu, aparatu bat erosten dugunean bi babes-maila dauzkagu: identifikazio pertsonaleko zenbakia edo PIN kodea, batetik, eta terminalaren identifikazio-zenbakia edo IMEI, bestetik. PINa lau digituko kode bat da, telefonoa piztu bezain laster eskatzen dena eta telefonoa blokeatu dezakeena, baldin eta, hiru aldiz saiatu ondoren, okerreko PINa sartzen bada, eta, betiere, telefonoko aukera hori aktibatuta badaukazu. Gordeta eduki zure telefono mugikorraren datuak, identifikazio-kodea edo IMEI (ez badakizu, telefono gehienetan aski da *#06# markatzea), ekipoaren segurtasun-kodea (erabiltzen baduzu) eta zure SIM txartelaren PIN kodea. Telefono mugikorra lapurtzen badizute, datu horiek lagungarriak izango dira hura identifikatzeko orduan, eta, gainera, beste inork erabil dezan eragotziko dute.

IRUZURRAK TELEFONO MUGIKORREAN

Beharbada noizbat mezuren bat jaso duzu zure telefono mugikorrean, honakoren bat eskaintzeko: deskargatu melodia bat «doan»; eman alta «doako» logo batean; erantzun mezu bati, «pertsona batek» zerbait esan nahi dizulako edo argazkiren bat erakutsi nahi dizulako, eta abar. Mezu horiek guztiak, gehienetan, zerbitzu oso garestietara bideratzen zaituzten iruzurrak dira. Ez erantzun inoiz halako mezuei.

DATU INTERESGARRIAK

TERMINALA ETA TARIFA-KONTRATUA AUKERATZEA 

Telefonia mugikorreko konpainia bat kontratatu baino lehen, aztertu zein diren haren sareen estaldura, mugikorren prezioak, gazteentzako tarifak, plan bereziak eta abar.

Prezioa

Diru asko aurrez dezakezu zure beharrizanetara ondoen egokitzen den dei-plana aukeratzen baduzu. Tarifak alderatu eta kontsumo-ohiturei buruz hausnartu behar da. Horrek, kontratatuta daukazun konpainiaren barruan tarifaz aldatzea edo, are, konpainiaz aldatzea eragin dezake.

Bestalde, haririk gabeko gailu batek sare nagusia ez den beste baten estaldura erabil dezan aukera ematen du roaming  delakoak. Telekomunikazioen munduan adiera hori erabiltzen da telefonia mugikorreko erabiltzaile bat izendatzeko, atzerriko herrialde batean egonda jatorrizko herrialdera deitzen duenean edo jatorrizko herrialdeko dei bati erantzuten dionean. Duela gutxira arte, halako deiak oso garestiak izaten ziren, baina Europar Batasuneko Kontseilua eta Europako Parlamentua, hainbat joan-etorriren ondoren, azkenean ados jarri ziren, eta Europar Batasunaren barruan ibiltaritzaren ondoriozko kostu osagarriak kendu zituzten. Erabiltzaileak ez du gehiago ordainduko telefono-dei, mezu elektroniko edo internet bidezko nabigazioagatik, baina muga batzuk jarriko dira, batez ere nabigazioaren kontuan. Muga horiei buruzko informazioa bidaiatu baino lehen eskuratzea komeni da, fakturan sorpresarik izan ez dezazun. 

Roamingean kontuan eduki behar dugu, bestalde, Andorra, Suitza eta beste herrialde batzuetan, hau da, EBko kide ez diren horietan, eta nazioarteko uretan, oraindik ere ibiltaritzaren ondoriozko kostu osagarriak aplikatzen direla, telefonia-konpainiaren eta guneen arabera.

Modalitatea: kontratua edo txartela

Telefono mugikorraren modeloa aukeratutakoan, tarifa desberdinei buruzko informazioa eskuratu behar da: kontratua edo aurreordainketako txartela. Txartela establezimendu askotan eros daiteke. Txartelaren prezioa telefonoan kargatzen dena da. Saldoa amaitutakoan, deiak egin eta mezuak bidaltzeko berriz kargatu beharko da.

Kontratuak, bestalde, telefono finkoaren fakturaren antza dauka: hilero kobratzen da, eta bankuko kontu-zenbakian kargatzen da. 

Gizarte-sareak eta horien hizkuntza

-

Aspaldi honetan, teknologia berriei leporatu zaie belaunaldi berriek ikasteko zailtasunak izatearen erantzuntzukizuna. Internetek erabiltzaileen ortografia kaltetzen ote duen da eztabadagai nagusietako bat.

Internetek eragin asko dauzka pertsonen ortografian: ahozko erregistro berriak sortzen ditu; besteak beste, mezuen kode sinplifikatua WhatsApp edo SMSetan, txatetan eta interneko foroetan. Hala, gaztelaniaz tilderik eta puntuazio-ikurrik gabe idazten da, kontsonante eta bokal batzuk ezabatu egiten dira, emotikonoak erabiltzen dira... 

Idazteko modu hori duela urte batzuk ezarri zen, eta, ondorioz, hizkuntza asko aldatzea eragin du. Nahiz eta laburdura horiek ez diren sartzen RAE Espainiako Errege Akademiaren hiztegiak onartzen duen zerrenda luzean, baimenduta daude edo baliozkotzat jotzen dira, SMS hiztegian sarzen direlako. Hiztegi hori, zehazki, Interneteko Erabiltzaileen Elkarteak (USI) sortu zuen, telefono mugikorren erabileraren ondorioz sortu zen txat-hizkuntza islatzeko.

ZER EGIN DEZAKET NIK…?

MUGIKORRA EROSTEKO ETA TARIFAK KONTRATATZEKO AHOLKUAK-

  • Antzoki, zinema, erakusketa, hitzaldi eta antzeko ekitaldietara zoazenean, itzali telefonoa. Ikastetxera eramaten baduzu, eskoletan itzalita egon behar da, eta agian baita ikastexeko esparruan ere, Barne Araubidearen Erregelamenduaren arabera.
  • Baloratu bigarren eskukoa erostea; merkeagoa izateaz gain, egoera onean eta erabiltzeko moduan dagoen gailu teknologikoaren bizitza luzatzen duzu, hondakin elektronikoak sortu gabe.
  • Ikus "Etxean hondakinak saihestea", "Birziklatzea", "Gailu eta pantailak" eta "Kontsumo jasangarria" fitxak.
  • Garraiobideetan (autobusa, kotxea, taxia...) saiatu ez erabiltzen, ezinbestekoa ez bada. Ibilgailua gidatzen ari bazara, gogoratu telefonoa erabiltzea debekatuta dagoela.
  • Ez erabili telefono mugikorra beti gorputzera itsatsita. Ahal dela, hobe da aurikular egokiak edo esku libreen sistemak erabiltzea, hitz egitean telefonoa burutik eta gorputzetik aldenduta egon dadin.
  • Ez erabili mugikorra estaldura-ikurra baxua denean, edo kotxearen barruan, emisioen potentzia igo egiten baita.
  • Telefono mugikorra ez da jostailu bat; ez utzi haur txikiei harekin jolasten.
  • Ahal baduzu, erabili erradiazio baxuko telefono mugikorrak.
  • Beharrezkoa ez bada, ez aldatu telefonoa, telefono mugikorrak botatzean kutsadura sortzen baita.

 TELEFONO MUGIKORRA EROSTEKO AHOLKUAK -

  • Jo denda edo webgune espezializatu batetara.
  • Alderatu terminal eta konpainia desberdinen eskaintzak.
  • Aztertu bateriaren autonomia, dimentsioak, pisua, fidagarritasuna, zerbitzu teknikoa eta bermea.
  • Interesatzen zaizkizun modeloi buruzko aukerak bilatu interneten.

Gehien eztabaidatzen den gaietako bat hauxe da: ea Internetek  erabiltzaileen ortografia kaltetzen duen ala ez.

Internetek askotariko inpaktua du pertsonen ortografian: erregistro berriak sortzen ditu, adibidez, WhatsApp-en, SMS mezuetan, txatetan eta lineako foroetan, azentu- eta puntuazio-markarik gabe, ezinbestekoak ez diren kontsonante eta bokalekin edota emotikonoekin etab. idaztea onartzen dutenak. 

Idazmen hori aspaldi hasi zen aplikatzen eta hizkuntzaren transformazioa ekarri du ondorioz. Laburtzapen horiek Espainiako Errege Akademiaren hiztegiak onartutako zerrendan agertzen ez badira ere, baimenduta daude edo baliagarriak dira, Interneteko Erabiltzaileen Elkarteak sortutako SMS Hiztegian jasota daudelako: (USI), telefono mugikorren erabileratik sortu zen txat-lengoaia islatzeko ekimen gisa.

GEHIAGO JAKITEKO...

Beste baliabide batzuk: