Posta elektronikoa

Posta elektronikoa

PENTSATU

Posta elektronikoko kontu bat sortzean (helbide elektronikoa), besteekin komunikatzeko tresna bat sortzen ari zara. Gaur egun, funtsezkoa da posta elektronikoko kontu bat edukitzea, bai eguneroko zereginetarako, bai lanerako eta ikasketetarako. Mezuak erraz eta arin bidal ditzakezu, bai eta agiriak, bideoak edo irudiak ere. Enpresek ere erabiltzen dute, besteak beste bezeroei publizitatea edo fakturak bidaltzeko; irakaskuntzaren eremuan, edukiak partekatu eta informazio orokorra hedatzeko erabili ohi da. Halaber, webguneetan izena emateko, hirugarrenei informazioa eskatzeko edo, besterik gabe, lagun eta senideekin komunikatzeko ere erabiltzen da.

Two Sides kontsulta-enpresak 2017an egin zuen txostenak ondorioztatu duenez, mezu elektronikoekin zerikusia duen jarduerak –mundu osoan– 890 milioi ibilgailuk sortutako karbono-aztarnaren baliokidea izan daiteke: eranskinik gabeko e-mail batek gutxi gorabehera gramo bat CO2 sortzen du; 1 MB-eko fitxategi bat erantsita duen e-mail batek 19 gramo CO2 sortzen du. Eta erantsitako fitxategia birbidaltzen edo artxibatzen bada, 50 gramokoa izango da karbono-aztarna.

Mezu elektroniko guztiak Google, Apple, Microsoft, Amazon eta abarreko konpainien «hodeian» daude; enpresa horiek zentro batzuk dituzte, energia asko kontsumitzen duten zerbitzari erraldoiekin. Munduko datu-trafikoa % 25 igotzen da urtetik urtera, eta biltegiratuta geratzen diren datuek, inoiz erabili ez direnek edo zaharkituek, 6,4 milioi tona CO2 sortuko dute.

BAZENEKIEN...

Posta elektronikoak arazo ugari ere eragin diezazuke. Gerta liteke gure postontzia spam-ez (eskatu gabeko publizitatez) eta izena eman dugun (sarritan, konturatu ere egin gabe) orrietako publizitatez betetzea, berez sakatuta egon delako enpresa jakin baten eskaintzak eta promozioak jaso NAHI ditugula dioen aukera. Horrenbestez, kontuz ibili zure mezuekin, eta ireki itzazu soilik espero dituzunak edo fidatzeko moduko igorle batek bidali dizkizunak. Batzuek zure ordenagailua kutsatu eta hondatuko duten birusak izan ditzakete.

Hona hemen sareen edo posta elektronikoaren bidez egiten diren iruzurrik ohikoenak:

-

  • Iruzurrak: sari bat irabazi dugula esaten duen mezu bat, eskaintza komertzial bat, negozio errentagarriak, etxetik lan egiteko eskaintzak, dirua behar duen hurko baten mezua, gure banku-kontuan sartzeko eskatzen duen mezu bat edo isun bat erreklamatzen diguna. Ez sartu inoiz esteketan eta ez komunikatu e-mail bidez. Enpresara telefonoz deitu, mezua benetakoa den galdetzeko, eta egiaztatu helbide elektronikoa, seguruenik ez baita ofiziala izango.
  • Phisinga: gure nortasuna lapurtzea da zabaltzen diren leiho edo mezu elektroniko hauen helburua. Enpresen itxura izan ohi dute (bankua, gas-konpainiak, Internet operadoreak, telefonia-operadoreak). Ez sartu inoiz esteketan eta ez komunikatu e-mail bidez. Enpresara telefonoz deitu, mezua benetakoa den galdetzeko, eta egiaztatu helbide elektronikoa, seguruenik ez baita ofiziala izango.

Posta arriskutsua dira, era berean, spam edo pop-up direlakoak: -

  • Spam: eskatu ez diren eta kopuru altuetan bidaltzen diren mezu elektronikoak dira. Normalean, merkataritza-izaera edukitzen dute. Espainian, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legeak debekatzen ditu.
  • Pop-up: lotura batean klik egitean automatikoki irekitzen den leihoa. 

 

Ezaugarri komuna malware (programa maltzurra) izatea da; gure ordenagailuaren funtzionamendua aldatzen du, batzuetan erabat geldiarazi arte.

ZER EGIN DEZAKET NIK?

-

Ez bidali e-mailak beharrik gabe; ezabatu posta elektronikoko kontu zaharrak; behar ez dituzun aplikazioak desinstalatu eta txukundu zure posta elektronikoa; horrela, murriztuko duzu zure aztarna.

Zure datu pertsonalak edo finantza-datuak eskatzen dituen mezu elektronikoren bat jasotzen baduzu, ez erantzun, eta ez egin klik mezuan agertzen den loturan.

Egiaztatu honako datu hauek:

- Bezeroarentzako arreta-zerbitzura deituz.

- Egiaztatu erregistratutako konpainia bat dela.

- Aztertu webgunearen edukia eta diseinua.

  • Ez ezazu inoiz finantza-daturik eman internet bidez, benetako bankuek ez baitute inoiz halakorik eskatzen.
  • Erabili antibirusa eta firewalla, eta eguneratu itzazu behar duten aldiro. Mezu elektroniko batzuek dakarten softwareak kalteak eragin ditzake zure ordenagailuan, edo interneteko zure jarduerak arakatu ditzake, zu konturatu gabe.
  • Ez erantzun.
  • Dagoeneko erantzun baduzu, gorde itzazu jaso dituzun agiri guztiak eta bidali dituzun mezuak.
  • Pasahitzak maiz aldatu.
  • Ez fidatu supereskaintzetan edo deskontuetan.

Mezu horien berri agintariei eman:

GEHIAGO JAKITEKO...