PENTSATU
Gaur egungo merkatuaren jabeak enpresak direnez, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak egoera txarragoan daude, haien produktuak edo zerbitzuak eskuratzen edo erabiltzen dituztenean. Uste duzu posible izan litekeela kontsumitzaileen erreibindikazioak eta eskaerak banan-banan entzutea, kontsumoaren alorrean eragiten dien edozer gairen aurrean?
BAZENEKIEN...
Denok gara kontsumitzaile eta denok dugu eskubidea kontsumitzaileen elkarte eta organizazioak eratzeko eta haietan integratzeko, gure eskubideak eta interes legitimoak defendatuz.
Kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteak irabazi-asmorik gabeko organizazio pribatuak dira, helburua kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak defendatzea dutenak.
ZEREGINAK
Hauek dira kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteen zereginetako batzuk:
- Kontsumitzaileei informazioa, prestakuntza eta aholkularitza ematea, haien eskubide eta eginbeharrei buruz.
- Kontsumitzaileen eskubideei eta interesei zuzenean eragiten dieten gaiak aztertzen dituzten kontsultarako eta parte hartzeko organoetako kide izatea.
- Ekintza judizialak eta epaiketaz kanpokoak aurrera eramatea, beren bazkideen edo kontsumitzaileen defentsan.
- Kontsumitzaileen eta enpresaburuen arteko gatazkak epaiketaz kanpo ebaztearen alde egitea eta bertan parte hartzea.
- Eskaerak egitea eta ekimenak abiatzea zerbitzu publikoen funtzionamenduaren alorrean.
EZBERDINTASUNAK KIUB-EN ALDEAN
Kontsumitzaileen defentsarako elkarteak ez dira nahastu behar kontsumitzaileei informazioa emateko udal-bulegoekin (KIUB), azken horiek udalen mendeko tokiko bulego publikoak baitira.
Kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteen jardun-eremua tokikoa, autonomikoa edo estatukoa izan daiteke, eta federazioetan eta konfederazioetan antola daitezke.
Espainian, kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarte garrantzitsuenak Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Kontseiluan biltzen dira, zeina 1990ean sortu baitzen.
Kontseilua estatu mailako ordezkaritza- eta kontsulta-organo gisa eratzen da, kide gehien dituzten kontsumitzaileen organizazioen bitartez, kontsumitzaile eta erabiltzaileen interesak defendatzeko eta kontsumo-politikaren alorrean botere pubikoek hartzen dituzten erabakietan eragiteko.
ZER EGIN DEZAKET NIK…?
-
Informazioa bildu kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteen inguruan, eta haietara jo ondasunen edo zerbitzuen kontsumoarekin loturiko edozein arazo duzunean.