Bidezko merkataritzako produktuak

Bidezko merkataritzako produktuak

PENTSATU

Bidezko merkataritzaren helburua da herrialde behartsuekiko merkataritza-harremanak truke bidezko eta zuzen batetik abiatuta ezartzea. Berez, solidaritate-hautabide berri bat da, merkataritza-harremanen eredu baten bilaketan oinarritua, batez ere hegoaldeko herrialdeei dagokienez.

1964an, UNCTAD sortu zen (Merkataritza eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Konferentzia); garapen bidean dauden herrialdeentzako laguntzak ezartzea eta lau urtean behin gai horiei buruzko konferentziak egitea defendatu zuen. 1964an, Genevan egin zen lehenengo konferentzian, hegoaldeko herrialde ekoizleek Trade, not Aid (Merkataritza, ez laguntza) eskatu zuten; horrela sortu zen Bidezko Merkataritza: aukera bide-erakuslea negozio etikoetan. 1970eko hamarkadatik hona, bidezko harreman komertzialak erreklamatzen dituen merkataritza-mugimendu global bihurtu da.Gaur egun, munduko merkataritzaren % 1 baino ez da, baina horrelako harremanak sor daitezkeela frogatzen du.

Honetan oinarritzen da bidezko merkataritza:

-

  • Ekoizleei duintasunez bizi izateko aukera ematea, bizimodu duina izateko moduko soldata jasotzen dutelako.
  • Herrialde batzuetan eta sektore batzuetan (nekazaritza, arrantza, meatzaritza edo manufaktura-industrian) oraindik existitzen den derrigorrezko lana, hau da, esklaboen lana ez onartzea. "Esklabotza modernoa", alegia.
  • Haurren lana debekatzea.
  • Gizonen eta emakumeen arteko genero berdintasuna sustatzea.
  • Ekoizleen, banatzaileen eta merkaturatzaileen arteko orekan oinarritutako merkataritza-harremanak ezartzea. Gainera, bidezko merkataritzak aurrefinantzaketa eskaintzen die ekoizleei, lehengaien prezioek izan ditzaketen igoera eta beherakadetatik eta espekulaziotik babesteko.
  • Ekoizleak ahalduntzea eta egiten duten lan handiari balioa ematea.
  • Soldata duinez gain, bidezko merkataritzari atxikitako ekoizleek "bidezko merkataritzako prima" delakoa jasotzen dute, beren bizitza-kalitatea hobetzean inbertitzeko, osasun edo hezkuntza arloko proiektuen edo azpiegituren bidez (errepideak eta abar). Era demokratikoan erabakitzen dute zertarako erabiliko den, eta horrek benetan bultzatzen du komunitatearen garapen iraunkorra. 
  • Ekoizleen eta kontsumitzaileen artean bitartekaririk ez egotea lortu nahi da.
  • Kontsumitzaileei produktuaren jatorriari buruzko informazioa ematen zaie.

BAZENEKIEN...

NAZIOARTEKO BERME-ZIGILUA

-

Bidezko merkataritzako produktuek bermatuta egon behar dute, bai haien izaera berezia bai kalitatea aintzat hartuta. Horretarako, nazioarteko berme-zigilua sortu zen. Kontsumitzaileak produktu horiek erosteak eragin sozial eta ekologikoak sortzen ditu ekoizten diren lekuan.

Hori dela eta, bidezko merkataritzako salgaiak erosten ditugunean (janaria, artisau-lanak, arropa, osagarriak eta abar), produktu horiek merkaturatzen dituen erakundea WFTO (World Fair Trade Organization) edo Bidezko Merkataritzaren Mundu Erakundearen kide den ala ez begiratu behar dugu; Espainian, Bidezko Merkataritzako estatuko koordinatzailea da horren ordezkaria. Gainera, Fair Trade International, Ecocert, FundeCoop (ekoizle txikien kooperatibak), IMO-Fair for Life edo Naturland bezalako ziurtagiriak eduki behar ditu.

ZER EGIN DEZAKET NIK…? 

  • Batez ere, azukrea, panela, kakaoa, kafea, tea, fruitu eta labore exotikoak (adibidez, anana edo kinoa), laborantza eta plantazio horietan lan egiten duten ekoizleen lan-baldintzak oso txarrak baitira oraindik; izan ere, batzuetan, derrigorrezko lanaren baldintzak dira. 
  • Modan jartzen diren elikagaien kasuan (adibidez, kinoa) beste herrialde batzuetan sortzen den eskariak, askotan, eragin txarra izaten du elikagai hori landatzen den tokien elikadura-segurtasunean eta -burujabetzan, tokiko ohiko dietaren osagaia bada; izan ere, produktuaren prezioak gora egiten du eta bertakoek ezin dute arrazoizko prezio batean erosi.
  • Ahal den heinean, NBEren 1948ko Biltzar Orokorrean onartu zen Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean aitortutako Giza Eskubideak, lan-eskubideak eta NBEren Lanaren Nazioarteko Erakundearen hitzarmenak errespetatzen ez dituzten enpresa handi eta multinazionaletan egiten diren erosketak ezabatzea edo murriztea. 
  • Gainera, gehien urratzen diren lau lan-eskubideak –diskriminaziorik ez jasateko eskubidea, elkarteetara askatasunez biltzeko eskubidea, sindikatu batean biltzeko eskubidea eta negoziazio kolektiborako eskubidea– giza eskubideak ere badirela gogorarazi behar da.

GEHIAGO JAKITEKO...

 

Eta bilatu zure autonomia-erkidegoan; ziur bidezko merkataritza babesten duten erakunde garrantzitsuenak aurkituko dituzula.