Etxeko gastu energetikoa

Etxeko gastu energetikoa

PENTSATU 

Gure etxeek, izan ere, Espainian kontsumitzen den energia guztiaren bosten bat eta energia elektrikoaren kontsumoaren laurden bat kontsumitzen dute. Gizarte bat garatuagoa, eta energia gehiago kontsumitzen du, baina ez beti modu efizientean.

Energia modu efizientean erabiltzeari buruz ari garenean, energiari arrazoizko erabilera eman behar zaiola esan nahi da. Horretarako, kontuan hartu behar da etxetresna elektrikoek zelan funtzionatzen duten, zenbat energia kontsumitzen duten, eta nola lor dezaketen errendimendu gehien. Hartara, gure beharrizanetara ondoen egokitzen diren tresnak aukeratuko ditugu, eta, beraz, gure faktura elektrikoan aurrezteaz gain, Lur planetaren iraunkortasunean ere lagunduko dugu (ikusi "Energia: iraunkortasuna" fitxa).

 

BAZENEKIEN...

Espainiako etxe batek urtean orduko 9922 kilowat-eko (kWh) kontsumoa dauka, hau da,  0,85 tona petrolioren parekoa (ikusi "Energia eta bere iturriak" fitxa). Familia bakarreko etxebizitzek (etxe isolatuek) urtean batez beste 15.513 kWh kontsumitzen dituzte, hau da, etxebizitza-blokeetako etxeetan dagoen kontsumoaren ia bikoitza (7.544 kWh). Kontsumoa altuagoa da gune hotz kontinentaletan (12.636 kWh), eta baxuagoa, berriz, atlantikoetan (9.293 kWh) eta mediterraneoetan (8.363 kWh).   

Gure etxeetako energiaren gastua honako hau da:

Etxetresna elektrikoen efizientzia ezagutzeko, badago oso lagungarri den etiketatu berezi bat. Etxetresna elektrikoen etiketatu energetikoan kontsumitzaileari berariaz erakutsi nahi zaio antzeko prestazioak dituzten bi etxetresna elektrikotan kontsumoaren artean dagoen aldea. Halaber, aparatu elektrikoaren datu tekniko garrantzitsuenak eta ura eta energia erabiltzeko jarraibideak jasotzen dira etiketatu energetikoan.

Energia-efizientziaren etiketak energia-efizientziaren zazpi mailaren bidez sailkatzen du gailuen kontsumoa; gailuren bat erosterakoan, komeni da etiketa horri begiratzea, kontsumo txikienekoak hautatzeko.

2021eko martxoaren 1etik aurrera, hozteko gailuek, ardotegiek, etxeko garbigailuek, garbigailu-lehorgailuek, etxeko ontzi-garbigailuek eta telebistek zein pantaila elektronikoek energia-etiketa berriak bakarrik eraman behar dituzte. Etxetresna elektrikoen eta argiztapen-sistemen energia-sailkapen sinplifikatu berria Atik Gra bitarteko hizkietan oinarrituta dago (non A energia-gastu txikienari dagokion, eta G energia-gastu handienari); hau da, desagertu dira A eta + ikurra erabiltzen zituzten sailkapenak.

Etiketa hau nahitaez erabili behar da Europar Batasuneko herrialdeetan. 

Hemendik gutxira, AG energia-etiketatzea telefono mugikorretan eta tabletetan ere hasiko da erabiltzen. Hori dela-eta, energia-efizientziaren etiketatzea daramaten gailuak merkatuan agertzen hasi ahala, komenigarria izango da etiketari begiratzea, gailu efizienteenak eta jasangarrienak erosteko.
 

Kontuan hartu behar da munduan ekoizten den energia gehiena oraindik ere berriztagarriak ez diren iturri energetikoetatik datorrela (ikatza, petrolioa, gasa, eta abar). Horregatik, energia aurreztu beharra dagoela gogoan izan behar dugu, gure etxetresna elektrikoak erabiltzen ditugunean. Fabrikatzaileek tresna horiek erabitzeko jarraibideen liburuxketan adierazten dituzten gomendioak lagungarriak izaten dira:

Lehenengo eta behin, zenbatu zure etxean energia elektrikoa kontsumitzen duten zenbat aparatu dauden, eta erantzun honako galdera hauei: 

  • Denak dira beharrezkoak? 
  • Zuzen erabiltzen dituzu, elektrikizitate gutxiago kontsumitu dezaten? 
  • Aldatuko zenuke zaharra den eta efizientzia energetiko baxua duen bat elektrikizitate gutxiago kontsumitzen duen berri bat erosteko? 

Ikusi duzun bezala, etxeko gastu energetikorik altuena berokuntzak dauka, eta, horregatik, oso garrantzitsua da gure etxeak ondo isolatuta egotea. Hala, kanpora beroa ez irteteaz gain, energia gutxiago gastatu eta diru gehiago aurreztuko dugu, askoz gehiago.

En este sentido, es interesante: Ildo horretan, interesgarria da:

– Urtaroaren araberako arropa erabiltzea eta berokuntza sistema eta aire girotua neurrizko tenperaturetan jartzea.
– Teilatu, ate eta leihoen isolamendua hobetzea.
– Beharrezkoa ez bada, txorrota irekita ez uztea, eta dutxa erabiltzea.
– Gailuak standby moduan ez uztea (itzalita baizik); mugikorraren edo tabletaren kargagailua deskonektatzea, kargatzen ez daudenean.
– Argi naturala aprobetxatzea eta argiak piztuta ez uztea, beharrezkoa ez bada.
– LED motako edo energia aurrezteko lanparak eta bonbillak erabiltzea.
 

Gure etxeko tresna elektrikoen eta zerbitzuen efizientzia energetikoaz gain, Espainian etxebizitza berriak alokatzen edo saltzen badira, 2013. urteaz geroztik, nahiatezkoa da etxeok "ziurtagiri elektrikoa" izenekoa edukitzea. Agiri tekniko horrek etxebizitzen efizientzia energetikoa sailkatzen du, etxetresna elektrikoetan bezala, A motatik G motaraino, A izanik eraginkorrena. Etxebizitzetan, ziurtagiria eskuratzeko, honako hauek aztertzen dira, egungo araudiaren arabera:

  • Inguratzaile termikoa (hormen lodiera, leiho-mota, kristalak eta markoak, pertsiana-motak, toldoak, balkoiak, tarteak…)
  • Instalazio termikoak (aire girotuaren ezaugarriak, berogailua, eguzki-plakak, zoru erradiatzailea…) eta argi-instalazioak
  • Eraikinaren ingurua (orientazioak eta beste eraikin batzuek eragiten dizkioten itzalak)
  • Barruko airearen kalitatea
  • Etxebizitzaren azalera, lehen aipatutako faktoreekin lotuta 

Ziurtagiri honek 10 urterako balio du, ematen denetik aurrera.

Eraikuntzako Energia Eraginkortasunaren Zuzentarau berriak (2023an, hau da, Espainiak Europar Batasuneko Kontseiluaren presidentetza izango duen aldian indarrean jarriko dena) exijituko du eraikin guztiek (berriek zein lehendik daudenek) 2030ean E mailatik gorako eta 2033an D mailatik gorako efizientzia energetikoa izan dezaten, salmentan edo alokairuan jartzeko; aipatu eskala maila onenetik okerrenera doa, A letratik G letrara. Espainiari bide luzea falta zaio betekizun horiek betetzeko.

Gure herrialdean eta Europan, milioika etxebizitzatan egin beharko dira birgaitze-lanak datozen urteetan. Europar Batasunak 2050erako karbono neutraltasuna lortzeko ezarri nahi duen berrikuntza handi horretan, gutxi gorabehera 35 milioi higiezinek hartuko dute parte eskualde osoan. Behin legea indarrean jarrita, estatu kideek araudi berria hartu beharko dute.
 

GEHIAGO JAKITEKO...