Aisia eta astialdia

Aisia eta astialdia

PENTSATU

-

Astialdia da gure betebeharrak eta eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak (lo egitea, jatea, geure burua garbitzea...) amaitzen ditugunean daukagun denbora. Normalean aisia deitzen zaio jolastzat jo daitezkeen jardueretan ematen den astialdiari. 

Bereziki gure hirietako udalek eta irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarte ugarik ordezko aisiako programak eta proiektuak garatzen dituzte adin guztietako jendearentzat. Proposamen horiek trebakuntza- eta jolas-jarduerekin konbinatu ohi dute josteta.

BAZENEKIEN...

AISIAREN KOSTU EKONOMIKOA

Bizitzaz gozatzea eta nork bere trebetasunak lantzea garrantzitsua da garapen pertsonalerako, baina askotan jarduera horiek gastu handiak ekartzen dituzte. Hala ere, funtsezkoa da ulertzea aisialdiak ez duela kontsumitzea edo dirua gastatzea ekarri behar. Hiztegiak aisialdiaren sarreran hainbat aukera jasotzen ditu, eta, dirudienez, kontsumoa ez dator bat horietako bakar batekin ere:

1) Jarduera gelditzea, lana etetea, ezer ez egitea.

2) Pertsona baten denbora librea.

3) Dibertimendu edo jarduera sosegatua, batez ere asmamen lanetan ibiltzea, bestelako zereginetatik atsedena hartzeko erabiltzen baitira.

4) Norberak bere egiteko nagusiek libre uzten dioten tarteetan osatzen dituen asmamen egintzak.

Aisialdi jasangarri, arduratsu eta kontzienteak gozatzearen, norberaren burua garatzearen onurak ekartzen ditu; ez ditu kontsumoa edo gastuak sortu behar: kirola egitea, aire librean egotea, sozializatzea, doako kultura- edo hezkuntza-ekintzak (baratze kolektiboak, ludotekak, liburutegiak, erakusketak, kontzertuak, arte eszenikoak eta abar), espazio publikoaren eta komunitarioaren esanahia aldatzen duten jarduerak, herritarrek parte hartzeko; elkar zaindu eta elkarri laguntzeko sareak, kulturen eta belaunaldien artekoak, herritarrak erne egoteko eta gatazkarik gabeko gizartea eraikitzeko. Ikuspuntu honetatik begiratuta, norberaren burua eta kolektiboa garatzeko bidea eraikitzeko artea izan daiteke aisialdia.

EUROPEAN YOUTH CARD GAZTE-TXARTELA

30 urte baino gutxiago badituzu, zure garraio-txartelak, ostatua, kultura- eta aisia-jarduerak eta zure erosketetako asko merkeagoak edo doakoak izango dira. Horrez gain, abantaila, aukera eta onura ugaritarako sarbidea edukiko duzu, bai Espainian bai Europako herrialde gehienetan.

Europako Gazte Txartela (European Youth Card) Europako 37 herrialdetan dago, eta, herrialde horietan guztietan deskontuak, abantailak eta onura asko lortzeko balioko badizu ere, bakoitzean beste erakunde batek igortzen du.

Gure herrialdean, Injuvek eta autonomia-erkidegoetako gazteria-erakundeek sustatzen dute Europako gazte-txartela. Europan, Europako Gazte Txartelaren Elkartearen (EYCA) bidez koordinatzen da.

Oso garrantzitsua: eraman beti NANa aldean. Gainera, oso erabilgarria izan daiteke aisialdian, erakutsiz lor daitezkeen tarifa murriztuak daude eta.

Gazteentzako jarduera guztiek kontuan eduki behar dute astialdi atsegin batez gozatzeak ez duela garestia izan behar; are gehiago, aisia-aukera asko (irakurketa, kirola, lagunarteko hizketaldiak...) guztiz doakoak dira.

KONTSUMITZAILEEK ZERBITZU HORIETAN DAUZKATEN ESKUBIDEAK

Kontsumitzaileek eskubide batzuk dauzkate beti, duten adina eta kontsumitzen duten produktua edozein direla ere. Hona hemen eskubideetako batzuk:

  • Egokia eta beharrezkoa den informazioa jasotzea.
  • Kontratazio-baldintzak egiaztatzen dituen agiriren bat eskuratzea (adibidez, zinemarako txartela).
  • Kontratatutako zerbitzuen ordainagiriak eskuratzea; horietan, kontzeptu guztiek zehaztuta egon behar dute (faktura xehatua).
  • Zerbitzuaren fakturazioa ezarritako prezioekin bat etortzea.
  • Zerbitzuarekin ados ez bazaude, erabili erreklamazio-orriak.

Gogoratu erreklamazioa aurkez daitekeela autonomia-erkidegoetako kontsumo-zerbitzuetan, zure udalaren kontsumitzaileei informazioa emateko udal-bulegoetan, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteetan eta kontsumoko arbitraje-batzordeetan. 

-

-Oro har, lagunekin gozatzeak, gaitasunak garatzen dituzten jardueretan aritzeak, kirola edo txangoak egiteak eta abarrek mesede egiten diote organismoari eta, gainera, norberaganako uste ona ekar dezakete.

OMEren aburuz, aisialdia funtsezkoa da gizakiaren garapen egokirako. Oinarrizkoa gizarte- eta ingurumen-inguruneari dagokionez oreka fisiko eta psikikoa lortzeko. Aisialdiaz ondo gozatzea argi eta garbi erlazionatuta dago gaixotasunak saihestearekin, sormena handitzearekin eta bizi-kalitate hobea izatearekin.

Adin guztietarako aisia- eta osasun-programa anitz daude. Haurrak, gazteak, helduak eta nagusiak hartzen dituzte barne. Bai Espainiako gobernuak bai autonomia-erkidegoetako eta udaletako gobernuek aisia- eta osasun-programa asko garatzen dituzte urtero. 

-

ZER EGIN DEZAKET NIK…?

BILDU INFORMAZIOA AISIALDIAN EGITEKO JARDUERA HAUTATU AURRETIK

Aisia-aukerak askotarikoak direnez, jarduerak zeuen balioen, aukera pertsonalen, lehentasunen, aurrekontuaren eta abarren arabera hauta ditzakezue. Garrantzitsuena da askatasunez eta beharrezko informazio guztia edukita erabakitzea.

Gogoratu publizitatea loteslea dela. Beraz, inportantea da eskaintzak eta liburuxkak gordetzea, erreklamazioa aurkeztuz gero balitekeelako beharrezkoak izatea. 

Lantegiak, kirolak, elkarteak eta eskolak (aretoko eskolak, musika eskolak...) eragingarri onak izan daitezke jende berria ezagutzeko edo adiskideekin loturak estutzeko. Zaletasun guztiak parteka daitezke. Komunikaziorako denbora hobetzea adiskidetasuna hobetzea da; horrek oso jarduera garrantzitsua eta bihotz-altxagarria izan beharko luke astialdiaren erabileran. 

-

GEHIAGO JAKITEKO...

Arte museo eta zentro publiko guztiek badituzte doan bisitatzeko orduak. Doako kultura- eta hezkuntza-jarduerak ere egiten dira.

Liburutegi sare publikoa Espainiako lurralde osoan dago, eta liburutegi askok, liburu eta aldizkariez gain, doako ludotekak, jolasak eta filmak ere dauzkate.

Tokiko mailan ere, herritarrei irekitako jarduera kultural ugari antolatzen dira, hala nola kontzertuak, arte eszenikoak, mintegiak, hitzaldiak. Berdeguneak, parke eta lorategi publikoak ere badaude, baratze kolektiboak, xendazaletasun-ibilbideak, bizikletaz ibiltzekoak, eskalada eta beste kirol batzuk doan praktikatzeko instalazioak. Informa zaitez zure herrian eskura dauzkazun doako baliabideen inguruan.

Boluntariotza (animaliekin, pertsona ahulekin, naturarekin eta abar) asti librea betetzeko eta komunitatea sortzeko modu oso atsegingarria izan daiteke.

Ume txikien artean oso interesgarria da jolastea sustatzea (sormena, irudimena) jostailua baino (gauza materiala, edukitzea); saihestu behar da kontsumoan oinarritutako aisialdi ereduak sustatzea (merkataritza-guneak, erosketak); zentzu kritikorik gabeko kontsumoan edo kontsumo konpultsiboan ez erortzeko tresnak eman behar zaizkie, beren burua eta lagunak "direnagatik", "egiten duten horregatik", "harremanengatik" balora dezaten, "daukatena" baloratu beharrean.

Era berean, adin guztietan teknologiaren kontsumo egokia sustatu behar da, off line jarduerekin bateratuz, baita bizitza errealean harremanak bultzatzea ere, ingurune birtual eta digitaletik haratago. Gainera, ukipen-pantaila erabiltzen erakusten badiegu, beharbada irakurri eta jasango dituzten mezu egoistak, ez solidarioak, bortitzak, sexistak, manipulatzekoak, agresiboak, iraingarriak, gorrotozkoak eta abar kritikotasunez ulertzen lagundu behar diegu, mezu horiek desegokitzat jo ditzaten, neurri zuzentzaileak jar ditzaten, eta beren burua erasoetatik defenda dezaten.